XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrena dute gaurko arratsaldean.

Elkarri horrelakoetan ohi diren eskerron musuak eman ondoren, jaiki egin dira.

Badute zereginik.

Lagun talde bat datorkie udako egunak pasatzera, eta aspaldian inor bizi gabeko etxe zaharra txukundu behar dute, hautsak kendu, egurastu.

Lagunek ekarriko duten oporretako euforia haize itxiaren hondakin keruak erasan ez dezan.

Presaka doaz.

Ez bestetan bezala, eta Klarak atsegin duen legez, bazterrak miretsiz, paisaia ederretsiz, ermitako iturrian ura edan eta ezer zehatzik konpondu beharrik gabe hasten diren hizketaldi luzeetan denbora emanaz.

Iluna dator, eta etxe zaharreko bonbila horiztek ez dute eskaintzen argitasun nahikorik, ez behintzat altzari-gainak eta zokoazpiak hautsez edo gabe dauden bereizteko adina.

Hautsa da inori beste etxe batean aurkitzea gustatzen ez zaiona.

Zabarkeria-edo adierazten du.